Gizartea -

Botiken koordainketa

Koordainketa berria gelditzeko eskatu du Jaurlaritzak

Josu Erkorekaren aburuz, neurri berria "astakeria da" eta gastu gehiago sortuko du. Jaurlaritzak epaitegietan errekurritu dezakeela iragarri du.

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
Koordainketa 'disparate hutsa' dela azpimarratu du Erkorekak

0:21

Erredkazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlairtzak erietxeetako botika banaketan ezarriko den koordainketa berria geldiaraztea eskatu du. Iragarri duenez, "ezinezkoa izango da" neurria datorren urriaren 1ean ezartzea, eta gastu gehiago eragingo dituela uste du. Neurria bertan behera uzteko eskatuko dio Jaurlaritzak Osasun Ministerioari, eta eskaera atzera botaz gero, epaitegietara eramango dute gaia.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek. Erkorekak baieztatu duenez, Jaurlaritza "ez dator bat" Espainiako gobernuak hartutako neurriarekin, hau da, gaitz larriak dituztenei edo gaixo kronikoei botiketen koordainketa ezartzeko neurriarekin. "Gizatiar, osasun eta asministrazio ikuspuntutik astakeria da", azpimarratu du.

Urriak 1

Erokerkaren ustez, "ezinezkoa" izango da neurria datorren urriaren 1ean, Espainiako gobernuak jarritako data, indarrean jartzea. Bozeramaileak dioenez, neurri berria "ez dute nahikoa denboraz" iragarri eta beharrezkoak diren aldaketa "administratibo eta teknologikoak" ezartzeko denborarik ez dago.

Neurri berriak botiken kontsumoaren murrizketan ez duela eragingo uste du Erkorekak. Gaitz larriak dituztenei edo gaixo kronikoei eragiten dienez, horiek botikak erosten jarraitu beharko baitute. Gaineratu du, neurria indarrean jarri ahal izateko egin behar diren gastuak handiak direla, "urtean aurreztuko diren 200.000 euroak baina handiagoak".

"Astakeria da" esan du Erkorekak eta neurriak "prozeduraren akatsa" duela azpimarratu du. Izan ere, neurriaren berri ez zen Osasun Sistemaren Lurralde arteko Kontseiluaren bidez eman. Jaurlaritzak arrazoi hori erabiliko du, besteak beste, neurriaren aurka egiteko.

Errekurtsoa

Lehenik eta behin, administrazioaren bidetik errekurrituko du Eusko Jaurlaritzak neurria. Osasun Ministerioaren Osasun eta Kontsumo Idazkaritzaren aurrean egingo du hori. Euskal exekutiboak gorako errekutsoa aurkeztuko du eta botiken koordainketaren neurri berria Euskadin ez ezartzeko eskatuko du.

Eskaera horren aurrean ezezko erantzuna jasoz gero, Jaurlaritzak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuko du epaitegietan. Horrez gain, elkarrizketak izango ditu Osasun Ministerioarekin eta agindua bertan behera uzteko eskatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea