Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Irurako sexu-erasoa salatzeko kontzentrazioa, 19:00etan, Tolosan

Tolosako Udaleko alderdi politiko guztiek gaitzetsi dute gertakaria, eta emakumeen kontrako indarkeria arazo "soziala" dela salatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur arratsaldean kontzentrazioa egingo dute Tolosan, asteburuan Iruran emakume batek jasan duen sexu-erasoa salatzeko. Protesta Triangulo plazan izango da, 19:00etan.

Bestalde, Tolosako Udaleko talde guztiek (Bildu, Aralar, EAJ eta PSE-EE) 19 urteko gaztearen kontrako sexu-erasoa salatzeko agiria sinatu dute gaur.

Tolosako Udalak "elkartasuna eta babesa" agertu dio biktimari eta gogor salatu du ez dela "kasu bakan bat", emakumeen aurkako indarkeria arazo "soziala" dela iritzita.

Horren harira, indarkeria mota horren inguruko "eztabaida sustatzearen" alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea