Gizartea -

Monarkia

Espainiako erregearen azken agerraldi publikoa, ebakuntzaren aurretik

Juan Carlosek harrera egingo die 16 enbaxadoreri, ospitale pribatu batera joan eta ezker aldakan ebakuntza egin baino ordu batzuk lehenago.

Juan Carlos Espainiako erregea. Argazkia: Efe
Juan Carlos Espainiako erregea.
Juan Carlos Espainiako erregea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako erregeak agerraldi publikoa egingo du gaur ezker aldakan ebakuntza egin baino ordu batzuk lehenago; izan ere, ospitale pribatuan ingresatu aurretik 16 enbaxadore jasoko ditu Zarzuela Jauregian.

Juan Carlos Espainiako erregeari ebakuntza egiten dioten zortzigarren aldia izango da hiru urte eta erdian, eta laugarrena aldakaren kasuan. Aldi honetan, azaroan jarri zioten protesia ordezkatuko diote.

Miguel Cabanela zirujauak egingo dio Juan Carlosi ebakuntza. Rochesterreko (Minnesota, AEB) Mayo ospitalean lan egiten du espezialista espainiarrak, eta ebakuntza Pozuelo de Alarconen (Madril) dagoen Quiron ospitalean izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea