Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Iruran izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

Igande goizaldean bortxatu egin zutela salatu du 19 urteko neska batek. Irurako, Anoetako eta Tolosako udalek elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian, Irura inguruan izandako ustezko sexu-eraso bat argitzeko asmoz, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Irailaren 22ko goizaldean bortxatu egin zutela salatu du 19 urteko neska batek. Auzia sekretupean dago.

Irurako, Anoetako eta Tolosako udalek elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako aipatu erasoa salatzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea