Gizartea -
Erabakia
Nafarroak kamerak jarriko ditu ospitaleetan, janaria zaintzeko
Zerbitzu horren ardura Mediterranea de Catering enpresak hartu zuenetik, kexa ugari jaso ditu Gobernuak. Besteak beste, zirrindola bat agertu zen hanburgesa batean eta metalezko hari bat bakailao artean.
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak ospitale publikoan kamerak jartzea erabaki du, janaria behar bezala prestatzen eta zerbitzatzen den ikusteko asmoz.Zerbitzu horren ardura Mediterranea de Catering enpresak hartu zuenetik, kexa ugari jaso ditu Gobernuak. Besteak beste, zirrindola bat agertu zen hanburgesa batean eta metalezko hari bat bakailao artean.Marta Vera Osasun kontseilariak adierazi duenez, “ezohiko neurriak” hartu behar dituzte orain, Nafarroako ospitaleetako jan-edanen zerbitzuarekin gertatzen ari dena “ezohikoa” delako. Veraren hitzetan, bost langile aritzen dira sukalde lanetan, janaria plateretan jarri eta erretiluan atera arteko prozesua zaintzen. Hala ere, bideokamerak jarriko dituzte Nafarroako ospitale publikoan, jakien “segurtasuna bermatzeko”.Osasun arduradunak esan du balitekeela pribatizatutako sukalde zerbitzuaren aurkako sabotajea izatea. Mediterranea de Catering enpresari hiru espediente zabaldu badizkio ere, Nafarroako Gobernuak ez du enpresarekin duen kontratua bertan behera uzteko asmorik, horren esanetan.