Gizartea -

Melillan

Immigranteak Melillan sartu dira hesia indarrez bota eta gero

Sarrera saihestu nahi zuten poliziei indarrez erantzun diete, eta hainbat zauritu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

300 etorkinek Melilla eta Ceuta inguratzen dituen hesia indarrez bota eta gero, 100 lagunek Espainian sartzea lortu dute. Sarrera saihestu nahi zuten poliziei indarrez erantzun diete, eta hainbat zauritu dira.

Gobernuko ordezkaritzak esan duenez, erasoa 6:30ean izan da Melillako aireportuaren inguruan dagoen mugako kontrolean. Bertan izandako zaurituak, bestalde, 7 pertsona izan dira, 6 Guardia Zibil eta etorkin bat.

Immigranteei Etorkinen Legea aplikatuko diete eta Etorkinak Aldi Baterako Hartzeko Zentrora eramago dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea