Gizartea -
Eskolten auzia
Euskal fiskalek eskolta mantentzea eskatuko diote Segurtasun sailari
Lurralde-auzitegiko presidenteei, Bilboko epaile dekanoari eta hiru lurraldeetako fiskalburuei eskolta kentzea erabaki du Segurtasun sailak.
Erredakzioa
Euskadiko Fiskaltzak Segurtasun saileko arduradunekin bilera bat izango du datorren astelehenean, hilak 9. Bilera horretan, Fiskaltzak, hiru lurraldeko fiskalburuei eskolta mantentzea eskatuko die Segurtasun arduradunei.Bilera, Segurtasun sailaren azken erabakiaren ondoren dator. Lurralde-auzitegiko presidenteei, Bilboko epaile dekanoari eta hiru lurraldeetako fiskalburuei eskolta kentzea erabaki baitu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea