Gizartea -

M29ko greba orokorra

Arabako Auzitegiak berriro ireki du Nafarrateren auzia

Aintzat hartu du horrela, Gasteizko bigarren instrukzioko epaitegiak auzia artxibatu ondoren, Nafarrate familiak jarritako helegitea.

Xuban Nafarrate zauritu zen uneko irudia. Argazkia: EiTB
Xuban Nafarrate zauritu zen uneko irudia.
Arabako Auzitegiak berriro ireki du Xuban Nafarrateren auzia

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xuban Nafarrateren auzia berriro ireki du Arabako Lurralde Auzitegiak, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Iazko martxoaren 29ko greba orokorrean zer gertatu zen ikertzeko agindua eman du, Nafarrate nola zauritu zen argitzeko.

Izan ere, familiak salatzen du Ertzaintzaren pilotakada batek jota zauritu zela, baina Gasteizko bigarren instrukzioko epaitegiak, auzia artxibatu zuenak, estropezu egin eta lurrera erorita zauritu zela ebatzi zuen. Nafarratek sei egun eman zituen ospitalean, buruan zauria zuela eta.

Arabako Lurralde Auzitegiak auzia berriro ireki eta ikerketekin jarraitzeko agindu du.

Auzitegiak aintzat hartu du, horrela, Gasteizko bigarren instrukzioko epaitegiak auzia artxibatu ondoren, Nafarrate familiak jarritako helegitea.

Xuban Nafarrateren aitaren ustez, Arabako Auzitegiaren erabakiak, ikerketa berriro irekitzeak, "aldaketa nabarmena" suposatzen du auzian, eta artxibatu zuen epaitegiaren lana eta "Herrizaingo Sailaren bertsioa" zalantzan jartzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea