Gizartea -

Beruala sozietate publikoa

Bermeoko alkate ohiak epailearen aurrean deklaratu beharko du

Berualan egindako ustezko delitu penal eta sozietario bategatik salaketa jarri du Bilduk Xabier Lejarretaren (EAJ) kontra. Egun, ''porrot teknikoan'' dago sozietatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Lejarreta (EAJ) Bermeoko alkate ohi eta, egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuneko zuzendari nagusiak Gernikako epaitegian deklaratu beharko du datorren irailaren 11n. Bemeoko alkate zela, Beruala sozietate publikoan egindako ustezko delitu penal eta sozietario batengatik salaketa bat jarri du Bilduk Lejarretaren kontra, eta salaketa onartu egin dute.

Ikuskaritza baten arabera, 4,1 milio euroko zorra dauka Berualak, eta epaile batek, gainera, 3,4 milioiko fidantza ordaintzeko eskatu dio, Bermeoko San Martin auzoan modu irregularrean eraikitako bi etxe behera bota behar izan dituztelako.

Beruala sozietateko egungo kudeatzaileek (Bildu) jarri dute salaketa. Bilduren ustez, aurreko arduradunek, jakinaren gainean egon arren, legearen kontrako akordioak onartu zituzten eta, egun, ''porrot teknikoan'' dago sozietatea. Bestalde, Iñigo Imatz, Bermeoko alkateorde ohiak, eta, Josu Azaola, gerente ohiak, ere salaketa beragatik deklaratu beharko dute, Jose Luis Soldevilla Berualako abokatuak adierazi duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea