Gizartea -

Ezbeharra

Gizon bat hil da Lekeitioko portuan, bere autoa uretara erorita

Hildakoa 40 urtekoa eta Senegalekoa zen. Oraindik ez dago argi zergatik erori den ibilgailua.

Erreskate taldeak, Lekeitioko portuan erori den autoa berreskuratzen. Argazkia: SOS Deiak
Erreskate taldeak, Lekeitioko portuan erori den autoa berreskuratzen. Argazkia: SOS Deiak
Pertsona bat hil da Lekeition bere autoa itsasora erorita

1:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogei urteko gizonezko senegaldar bat hil da gaur goizean Lekeitioko (Bizkaia) portuan, bere autoa uretara erorita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 06:50ean jazo da. Antza denez, autoa kaian aparkatuta zegoen, baina mugitu egin da, eta ondorioz uretara jausi da. Oraingoz, baina, ez dago argi zergatik mugitu den ibilgailua.

07:30ean, urpekariek autoan zegoen gizonezkoaren gorpua berreskuratu dute.

Izapide judizialak bukatu eta gero, hilotza Bilboko Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lekeitio bideoak