Gizartea -
Errezilen
Pertsona bat hil eta haurtxo bat larri zauritu da, auto-istripu batean
Dirudienez, lur orotako ibilgailu bat 30 metroko sakan batetik erori da. Hil den pertsonarekin eta larri zauritu den umearekin zihoazen hiru pertsona zauritu dira.
Erredakzioa
Pertsona bat hil da eta 16 hilabeteko haur bat oso larri dago, Errezilen (Gipuzkoa) arratsaldean izandako istripuaren ondorioz. Dirudienez, lur orotako ibilgailu bat 30 metroko sakan batetik erori da, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
16 hilabeteko haurrak zauri oso larriak ditu, eta Donostia Ospitalera eraman dute Osakidetzako helikoptero batean.
Ibilgailuan zihoazen beste hiru pertsonak zauritu egin dira, baina oraingoz ez dute haien egoeraren berri eman.
Istripua GI-3661 errepidean izan da, Eumeta eta Erdoitza auzoa lotzen dituen bidegurutzean, eguerdia baino minutu batzuk lehenago, lur orotariko ibilgailua galtzadatik irten eta maldatik erori denean. Ertzaintza, medikuak eta suhiltzaileak joan dira istripua izan den tokira.