Gizartea -

Erreazioak

'Euskarak eta euskal herritarrek asko zor diote Haritschelharri'

Iñigo Urkullu lehedandakariak Jean Haritschelhar euskaltzainaren heriotza deitoratu du: 'Jean Haritschelharren heriotza giza eta kultur galera handia da", idatzi du Twitterreko kontuan.

Jean Haritschelhar euskaltzaina. Argazkia: EiTB
Jean Haritschelhar euskaltzaina. Argazkia: EiTB
Jean Haritschelhar euskaltzaina. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Jean Haritschelhar euskaltzainaren heriotza deitoratu du: 'Jean Haritschelharren heriotza giza eta kultur galera handia da. Euskal Kulturaren alde langile nekaezina izan zen. Goian bego", idatzi du Twitterreko kontuan.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Jean Haritshchelhar Euskaltzaidiako presidente ohiaren familiari "doluminak" azaldu dizkio. Halaber, "euskarak eta euskal herritarrek asko zor" diotela nabarmendu du.

Ohar batean, Garitanok Euskaltzaindiari eta presidente ohiaren familiari doluminak helarazi dizkio, eta eskerrak eman dizkio euskaltzainari "euskaragatik egindako lanagatik".

Haritschelhar 90 urte zituela hil da, Biarritzen (Frantzia), duela 15 egun diagnostikatutako gaitz larri baten ondorioz.

Bestalde, PSE-EEk Jean Haritschelhar euskaltzainak egindako lana goraipatu du, "ideologia guztien gainetik" bizi osoa euskarari emateagatik.

Twitterreko kontuaren bitartez, euskal sozialistek "doluminak" eman dizkie euskaltzainaren senideei eta lagunei. "Euskarari emandako bizitza bat, ideologia guztien gainetik", idatzi dute.

Ikerne Badiola EAko idazkariak Jean Haritschelharrek "euskarari eta euskal kulturari egindako ezinbesteko ekarpena" nabarmendu du.

Udalbiltzak Jean Haritschelharrek urte askotan egindako lana azpimarratu du: "euskarari balioa eman zion" eta gizartean "zabaltzeko" lan egin zuen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea