Gizartea -

Profila

Haritschelhar, bizitza osoa sustraiei estu lotuta

Bordeleko Unibertsitatean katedraduna, Baigorriko alkatea, Euskaltzaindiako presidentea eta Euskal Museoko zuzendaria dira, besteak beste, bere lana eta izaera azaltzen duten lanak.

Haritschelhar, Patxi Zabaletarekin batera EiTBko Bisitaria saioan
Haritschelhar, Patxi Zabaletarekin batera EiTBko Bisitaria saioan
Haritschelhar, Patxi Zabaletarekin batera EiTBko Bisitaria saioan

Iker González | EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean Haritschelhar Duhalde 1923ko maiatzaren 13an sortua izan zen, Baigorrin (Behe Nafarroa), nahiz eta azkenaldian Angelun (Lapurdi) bizi zen; eta Biarritzeko klinika batean hil da 2013ko irailaren lehenengoan. Euskalgintzari eskaini dio bizitza osoa, harekin hazi eta harekin hil egin da.

Haritschelhar, Barkoxeko (Zuberoa) baserri bateko izena da, eta oso lotuta dago herri zuberoarrari, han jaio eta bizi izan baitzen Pierre Topet Etxahun koblakari ezaguna. Izan ere, Haritschelharrek berak ezagutarazi zituen Etxahunen lanak.

Halaber, euskaltzaina Sorbona-Parisko Unibertsitateko Doktorea zen, eta bertan Le poète souletin Pierre Topet-Etxahun eta L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etxahun tesiak aurkeztu zituen, 1969an.

Gainera, Bordeleko Unibertsitateko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna izan zen, eta han irakasle bezala jardun ere bai.

Euskalgintzarako grinak Euskaltzaindiako kargurik garrantzitsuenera eraman zuen. Haristchelhar Akademiako presidente izan zen 1988 eta 2004 urteen artean, baina horren aurretik presidenteohia izan zen, 1962. urtetik presidente izendatu zuten arte.

Politikan ere bai egin du ibilbidea baigorritarrak, bere jaioterriko alkatea izan baitzen 1971etik 1980ra bitartean.

EHUk zein UNEDek Honoris Causa Dokotore izendatu zuten, 1998an eta 2010 hurrenez hurren, eta Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona saria eman zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea