Gizartea -
Ezbeharra
Langile bat hil da Arrigorriagan, ateak harrapatuta
Istripua ostiral gauean izan da Souto garraio enpresan, Martiartu industriagunean.
Erredakzioa
46 urteko langile bat hil da ate batek harrapatuta Arrigorriagako Souto garraio enpresan, Martiartu industriagunean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hildakoa santurtziarra da.
Antza denez, 22:30ean ate bat erori zaio gainera eta tokian bertan hil da. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea