Gizartea -

Kaltedunen aldeko epaia

Unicajak 28 zoru klausula baliogabetu eta dirua itzuli beharko du

Andaluziako kutxak 225.000 euro itzuli beharko dizkie hainbat bezerori, Malagako auzitegi baten arabera. Unicajak epaia aztertu eta salaketa jarri ala ez erabakiko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malagako merkaritza-arloko Epaitegiak 28 hipoteken zoru klasusulak baliogabetzera eta salaketa jarri zuten bezeroei 225.000 euro itzultzera zigortu du Unicaja, "behar ez zen moduan" kobratzeagatik.

Hori izan da Adicae-k egindako kalkulua, kutxa andaluziarraren kontrako salaketa bateratua irabazi ostean. Kasuren batean, 30.000 eurorainoko kalte-ordaina eman beharko dio bezaroren bati.

Halere, Unicajatik adierazi dutenez, epaia ez da behin betikoa eta erabkia argitzeko eskatu dute, hori dela eta, epaitegiaren erantzunaren zain daude helegitea jarri ala ez erabakitzeko.

Epai honen bidez, Malagako epauteagiak ez Auzitegi Gorenak "esandakoa bete"; aurreko maiatzaren 9an zoru klausula guztiak baliogabetu zituen, baina nabarmendu zuen epaia ez zela azteraeraginezkoa.

Gauzak horrela, "ez du beste epaitegietako erabakietan eragiten", ezta erabakia publikatu zen garaiko ordainketetan ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea