Gizartea -

Bosgarren urteurrena

Spanairren istripua gertatzen lagundu zuten akatsak 'hor daude'

Seplak azaldu duenez, istripuaren ostean bidalitako 33 gomendioetatik 15ek bakarrik izan dute erantzuna, eta sei "ezegokiak" dira.

154 pertsona hil ziren hegazkin-istripuan. EiTB
154 pertsona hil ziren hegazkin-istripuan. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sepla Airelineen Pilotuen Sindikatuak astearte honetan, Spanairreko istripuaren (154 pertsona hil ziren) bosgarren urteurrenean, azaldu duenez, "tragedia gertatzea bultatu zuten akats askok oraindik abiazioan jarraitzen dute".

Halaber, abioitzako Istripuen Ikerketa Batzordeak egindako gomendioetatik (duela bi urte argitaratutako txostenean jasota) organismoek "parte bat soilik" erantzun dutela salatu du.

Javier Martines de Velasco Seplako presidentea Barajasera joan da goizen, Javier Gomez sindikatuko presidenteordearekin eta Juan Carlos Lozano batzordekide teknikoarekin batera, biktimen familiarrei elkartasuna adierazteko.

Bereziki, istripuan hildako hiru pilotuei omenaldia egiteko. "Ez da justua istripuaren erantzukizuna eurengan jarri izana", azaldu dute.

Seplatik adierazi dutenez, "giza-akatsak ezin du inoiz hegazkineko istripu baten arrazoia izan", eta "hegazkineko kabinako arazo sistematikoak zuzentzen soilik etorkizunean antzeko istripuak ekidin ahalko dira", gaineratu du.

Ikerketa berriro irekitzea

Seplak duela urtebete istripuaren ikerketa teknikoa berriro irekitzea eskatu zuen, azken txostenak "akats eta inkongruentzia asko" zituelako, operazio-zatiari dagokionez batik bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea