Gizartea -
Datuak
Delituak % 8 jaitsi dira Bilbon, lehenengo seihilekoan
Erruztatuei (atxilotuak eta inputatuak hartzen ditu) dagokienez, % 10 igo dira, 2.496tik 2.724ra, hain zuzen ere, urteko lehenengo seihilekoan.
Erredakzioa
Bilboko Ertzaintzak azaldu duenez, delitu kopurua % 8 jaitsi da 2013ko lehenengo seihilekoan Bizkaiko hiriburuan, eta % 10 igo da ustezko delitugileena.
Erruztatuei (atxilotuak eta inputatuak hartzen ditu) dagokienez, % 10 igo dira, 2.496tik 2.724ra, hain zuzen ere, urteko lehenengo seihilekoan.
Atxilotuen kopurua nahiko parean mantendu da, % 1eko jaitsiera iritsi ez baita. Inputazioak, aldiz, % 16 igo dira, 1.459tik 1.696ra.
Agindu judizialengatik atxilotutako pertsona-kopurua ia % 40 igo da, 183tik 253ra.
Debekatutako armengatik, batik bat arma zuriengatik, egindako konfiskazioek ere gora egin dute: 2012ko lehenengo seihilekoan 136 egin ziren, eta 2013koan 155. Igoera hau ekainean martxan jarritako arma zurien kontrolerako planaren ondorioz izan da.
Etxeetan egindako lapurretei dagokienez, urteko lehenengo seihilekoan % 5 jaitsi dira.