Gizartea -

Ezbeharra santiagon

Sustapen Ministerioak proposatutako 20 neurriak

Ana Pastorrek neurri sorta bat iragarri du, besteak beste, 'esku libre'ko sistema ezarriko dute kabinan eta makinarien formakuntza berrikusiko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sustapen Ministerioak trenaren sektorearen inguruko neurri sorta bat proposatu du, Santiagon 79 hildako eragin zituen istripua eta gero.

Honatx egindako proposamenak:

Seinaliztapenari dagokionez

1. Abiadura mailakatuta duten trenbide guztien gehieneko abiadura aztertu, gehieneko abiadura aldatzeko erabili diren irizpideak zehaztuta.

2. Aurreko trenbide motetan seinaliztapena berrikusi, seinalerik ez izatekotan, eta seinaliztapena kartelen bidez egingo lizateke, abiadura aldaketa iragartzeko eta abiadura horren tartearen hasiera zehazteko.

3. Gehieneko abiadura nabarmen jaisten den tarteetan ASFA balizen bidez zehaztu, behin behineko abiadura mugak zehazten diren antzera.

4. Sektore horretako industriarekin batera ASFA digitalaren garapena sustatu, informazio gehiago bidali ahal izateko eta malgutasuna handitzeko. Gaur egungo seinaleez gain, ahotsez esandako seinaleak botatzeko aukera ahalbidetu.

5. ERTMStik ASFAra transizioa egiteko neurriak aztertu.

6. Satelite bidezko sistema bat instalatzea aztertu, seinaliztapena sendotzeko.

Langileei dagokienez

7. Tren-gidaria izateko baldintzak eta ad hoc formakuntza egitea aztertu.

8. Mediku-azterketen protokoloa berrikusi, epeak eta eskakizun mailak aztertuz.

9. Gidaritzaren alde psikologikoen analisia irmotu (estres kontrola, jarduera errepikakorra, kontzentrazioa...) mota horretako langileen etengabeko formakuntzaren alde egiteko.

10.Makinariaren eguneroko "zerbitzuaren hasiera" (kudeaketa zentroarekin) protokolo batean zehaztu

11.Trenetan jarduera profesionalaren grabaketa zelan hobetu aztertu.

12.Trenetako langileen komunikazio gailuak (sakelakoak) kontrolatzen dituen araudia aztertu. Komunikazio sistema bakarra ezarriko da, 'esku libreko' sistema bat.

Material mugikorrari dagokionez

13.'Kutxa beltzen' erregistratzaileen gaineko kontrolak areagotu, jasotako informazioaren analisiak eginez, hobetzeko neurriak sustatzeko.

14.Bagoi barruko bagajea gordetzen den lekua hobetu eta babestu.

Bidaiariei dagokienez

15.Sarbideetan sistema informatikoak hedatu.

16.Lau urtetik beherako gazteentzat dohako txartelak.

17. Bidaiariak identifikatzeko sistemak aztertu.

Organizazioari eta araudiari dagokionez

18. Zirkulazio Araudi Orokorra eta garapen arauak eguneratu.

19. Tren istripuetako biktimak artatzeko Errege Dekretu bat onartu, eta Plan Nazional baten bidez biktimak zaintzeko ekintza guztiak artikulatu.

20. Errege Dekretu horrek Ganbara honen parte-hartzea jasoko du, Tren Istripuak Ikertzeko Batzordea eratzeko, osaketa eta gaitasunak sendotuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea