Gizartea -
Ezbeharraren ostean
Donostian hildako gaztearen hileta gaur izango da
Intxaurrondoko Santu Guztien parrokian izango da. Mikel Arzak Polloeko hilerrian hobiratuko dute.
Erredakzioa
Donostian, Pasealeku berrian, Urgull menditik jausitako haitz batek azpian harrapatu izanaren ondorioz hil zen Mikel Arzak gazte donostiarraren (20 urte ditu) hileta-elizkizuna gaur izango da, Intxaurrondoko auzoan.
Arzaken hileta Intxaurrondoko Santu Guztien parrokian izango da, eta Polloeko hilerrian hobiratuko dute.
Arzak Urgull menditik jausi zen haitz baten ondorioz hil zen, lagun batzuekin batera paseatzen ari zela. Bertan mendi-mazela finkatzeko lanak egiten ari dira. Medikuak erreanimatzen saiatu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea