Gizartea -
Bilboko jaiak
Udalak Aste Nagusiko 100.000 programa banatuko ditu Bilboko buzoietan
Gainera, iaz bezala, 'Bilbao Aste Nagusia' aplikazioa mugikorrera jaisteko aukera ere badago, jaietako programazioaren informazio guztiarekin.
Erredakzioa
Ostegunean hasiko da Bilboko Udala hiriko etxebizitzetan zehar Aste Nagusiko 100.000 programa banatzen. Helburua auzotar orori programa bat ematea da. Gainera, iaz bezala, "Bilbao Aste Nagusia" aplikazioa mugikorrera jaisteko aukera ere badago, jaietako programazioaren informazio guztiarekin. Aplikazioa www.bilbao-astenagusia.net, www.astenagusiamovil.com, QR kodigo, App Store edo Google Play bidez deskargatu daiteke. Jaietako Sailak eta Bilboko Herri Etxe Konsistorialak jakitera eman dutenez, etxeetara egingo den banaketa honetaz aparte, beste 40.000 programa ere jarriko dira publikoarentzat eskuragarri ostegun honetan hainbat txokotan. Bestalde, bisitarientzat "detaile" gisa, azken hiru urteetan egin den bezala, 10.000 programa frantsesez eta ingelesez argitaratuko dira. Udaletxean bertan, Informazio Bulgoan, Ensanche Eraikineko Bilbao Turismo bulegoetan, Arriaga Antzokian, Guggemheim Museoan, Loiuko aeroportuan, hoteletan, Txosnetan, edota Udal Zentruetan programak aurkitu daitezke. Era berean, ikusmen ezintasunen bat daukaten pertsonek ere Braille komunikazio sisteman oinarritutako jaietako programa eta kartela eskuratu ahal izango dute. Hauek Barrainkua, Alde Zaharra, Begoña eta Deustuko Udal Zentruetan, Bilbao Turismoko bulegoetan, Guggenheimen eta San Agustineko eraikinean eskuragarri egongo dira. Bestalde, mugikorretarako "Bilbao Aste Nagusia" aplikazioa kanal ezberdinen bidez lortu daiteke. Horrela bada, bilbotarrek zein kanpotik datozenek QR kodigoak hainbat tokitan aurkitu ditzakete: jaietako programen kontraportadan eta hirian zehar jarrita egongo diren jaietako karteletan, zein Parque Europa, Abandoibarra, Pergolaza, Plaza Berria, Gas Plaza eta Arriaga Plazan jarriko diren sei totometan.