Gizartea -

Abuztuak 10-17

Donostia, festak hasteko kanoikadaren zain

Abuztuaren 10ean hasiko da Donostiako Aste Nagusia. Kanoikada 19:00etan izango da, Alderdi Ederren. Su artifizialen nazioarteko lehiaketa eta Sagueseko kontzertuak nagusi dira, aurtengo egitarauan.

Aste Nagusiko kanoikada. Argazkia: EFE
Aste Nagusiko kanoikada. Argazkia: EFE
Aste Nagusiko kanoikada. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Aste Nagusia 2013ko abuztuaren 10an hasiko da, eta Donostia ekitaldiz beteko da abuztuaren 17ra arte.

Festari hasiera emateko kanoikada 19:00etan izango da, Alderdi Ederren.

Aurtengo Su Artifizialen Nazioarteko Txapelketan, su etxe hauek parte hartuko dute: Zaragozana (Zaragoza), Luso (Portugal), Astondoa (Bizkaia), Pirofantasia (Valentzia), Ip Innovative (Alemania), Ricasa (Valentzia) eta Foti International Fireworks (Australia). Abuztuaren 17an, larunbatean, EUROPLA pirotekniaren (Valentzia) ikuskizunak emango dio amaiera txapelketari.

Kontzertuei dagokienez, Auryn, Julieta Venegas, Betagarri, Gatibu, Los Chikos del Maiz eta Habeas Corpus, Obrint Pas eta Fermín Muguruza izango dira Sagueseko agertokian.

Horrez gain, aste osoan umeentzako puzgarriak egongo dira, Okendo plazan (11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara). 17:00etatik aurrera, haurrentzako jokoak eta tailerrak ere izango dira.

Kontsulta ezazu egitarau osoa: Programa de Semana Grande 2013 (jatorrizkoa, gaztelaniaz).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea