Gizartea -
Ezbeharra
Gizon bat hil da Aian izandako istripu batean
Errepidetik atera ostean, autoak su hartu du eta bertaratu diren laguntza-zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Erredakzioa
Igande gaueko bederatziak laurden gutxitan, pertsona batek Ertzaintzara deitu du AP-8 autobidean, Aian, auto bat sutan zegoela esateko. Ertzaintzaren auto bat ezbeharraren lekura bertaratu da, eta Gipuzkoako plakak zituen Citroen Xsara auto bat sutan zegoela ikusi dute agenteek. Barruan, gizon baten gorpua topatu dute, kiskalita.
Lehen ikerketen arabera, autoa errepidetik atera da eta su hartu du, Zarauzko kanpina eta Txurrukako kanpalekua lotzen dituen errepidean.
Gorpua Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute.
Poliziak ikerketa abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko.
Ertzaintza lekukoen bila ari da gertatutakoa argitzeko, 943 53 91 19 telefono zenbakian.