Gizartea -

Energia nuklearra

Garoñaren balizko berrirekitzearen alde agertu da CSN

CSNk erregai nuklearraren gestioaren inguruko dekretua aztertu eta onartu zuen joan den apirilaren 24ean, baina Industria ministerioak modifikazio berriak sartu zituen.

Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: Efe
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: Efe
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearraren Batzordeak (CSN) Garoñako zentral nuklearraren balizko berrirekitzea ahalbidetuko lukeen dekretuaren aldeko txosten bat helarazi du. Dena den, txosten hori ez da loteslea, beraz ez du inongo ondorio zuzenik.

Txostena aldeko lau botorekin eta kontrako boto batekin onartu zen, Batzordeak asteartean egindako osoko bilkuran. Kontrako botoa Cristina Narbona Industria ministro ohiak eman zuen, iturrien arabera.

Aldiz, Fernando Martí eta Fernando Castellok (PP), Antonio Gurguñik (CIU), eta Rosario Velascok (PSOE) aldeko bozka eman zuten.

CSNk erregai nuklearraren gestioaren inguruko dekretua aztertu eta onartu zuen joan den apirilaren 24ean, baina Industria ministerioak modifikazio berriak sartu zituen. Aldaketa horien ondorioz, berriz ere ebazteko eskatu zion ministerioak batzordeari

Espainiako zentral zaharrena

Joan den uztailaren 6an Garoñaren ustiapena behin betiko geratzeko agindua ezarri zuen Estatuko Boletin Ofizialak (BOE)

Zentrala ustiatzeaz arduratzen den Nuclenorrek –Iberdrolak eta Endesak eratutako enpresa- bertan lan egiteari uko egin zion 2012ko abenduan, urtarrilean zentral nuklearrentzako indarrean sartzen ziren tasa berriak ekiditeko asmoz. Dena den, beti mantendu du Garoña baldintza onuragarriagoetan gestionatzearen alde dagoela.

42 urterekin, Santa Maria de Garoña Espainiako zentral nuclear zahareña da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea