Gizartea -

Galiziako tren istripua

Euskadiko herritarren 'atsekabea' helarazi du Urkulluk Santiagon

79 hildakoen alde Santiagoko Katedralean egin duten hileta elizkizunean izan da lehendakaria.

79 hildakoen alde Santiagoko Katedralean egin duten hileta elizkizunean izan da lehendakaria. EFE
79 hildakoen alde Santiagoko Katedralean egin duten hileta elizkizunean izan da lehendakaria
79 hildakoen alde Santiagoko Katedralean egin duten hileta elizkizunean izan da lehendakaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiagoko tren istripuan hildakoen hileta ofiziala egin dute astelehen honetan, Santiagoko katedralean, eta bertan izan da Iñigo Urkullu lehendakaria, biktimei Euskadiko herritarren ''atsekabea eta hunkipena'' helarazteko eta Galiziarekiko ''anaitasun sentimendu sakona'' agerian uzteko. Azken datu ofizialen arabera, 79 pertsona hil dira asteazkeneko tren istripuaren ondorioz.

Bere blogean idatzitako testu batean, lehendakariak gogoratu du orain hiru aste Galiziaren Eguna ospatu zutela Santurtzin (Bizkaia).

''Festa, ospakizun eta anaitasun eguna'' izan zen hura, Urkulluren hitzetan, joan den asteazkeneko tren istripuak utzitako ''dramarekin eta doluminarekin alderatuta erabat bestelakoa''.

Ildo horretan, lehendakariak esan du ''tristura, dolumina eta hunkipena'' sentimendu nagusi dituen egunean joan dela Santiagora, baina, oraingo honetan ere, ''anaitasun eguna izaten jarraitzen duen egun batean''.

Galiziari Euskadiko herritarren dolumina eta atsekabea bertatik bertara agertu nahi izan diola adierazi du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea