Gizartea -

Ezbeharra

730 lagun etxetik atera dituzte Mallorcan, sute baten ondorioz

Larrialdietako Unitate Militarreko bozeramailearen hitzetan, suak dagoeneko 1.600 hektarea kiskali ditu, eta Balear Uharteetan azken 14 urteetan izandako sute handiena da.

Argazkia: EFE
Beste 100 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Mallorcan

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balear Uharteetako Estellencs herriko 730 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte igande honetan, ostiralean Mallorcako Tramuntana mendilerroan piztutako sutearen ondorioz.

Balear Uharteetako Gobernuak jakinarazi duenez, sua itzaltzeko antolatutako operatiboak erabaki du Ses Tanquetes inguruko bizilagunak etxetik ateratzea, eta suhiltzaileak, basozainak, eta Babes Zibileko kideak aritu dira bizilagunei laguntzen.

Haizeak gora egin, suak indarra hartu eta Estellecens herrigunerako bidea hartu du. Hori dela eta, 05:00ak inguruan, 700 lagun etxetik atera dituzte.

Hainbat bizilagunek lagunen edo senideen etxeetan igaro dute gaua, eta beste zenbaitek Esporleseko kiroldegian igaro dute gaua. Aipaturiko gunean, 118 lagun elkartu dira eta Gurutze Gorriko boluntarioen laguntza jaso dute.

Miguel Angel Andreu Balearretako Gobernuko Larrialdietako Departamentuko buruak esan duenez, Sant Elm eta Andratxek suteak “ia guztiz kontrolatuta” daude, sugarrak “egonkorrago” ikusten direla gaineratu du. Halaber, fronte bakarra dagoela kontrolik gabe nabarmendu du, Estellecens eta Galatzo artekoa, hain zuzen.

Koordinazioko azken bileraren ostean, 20:30ean, Andrauk egun osoan zehar izan den mendebaldeko haizea deitoratu du, horrek sutea kontrolatzea galarazi baitu.

Sua itzaltzeko lanak

Balear Uharteetako Andratx herrian piztutako sua itzaltzeko laguntza gehiago bidali du Larrialdietako Unitate Militarrak. Bozeramaile baten hitzetan, Balear Uharteetan azken 14 urteetan izandako sute handiena da, eta suak dagoeneko 2.000 hektarea kiskali ditu dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea