Gizartea -

Ezbeharra Santiagon

Santiagoko tren-istripuan hildako 78 pertsonak identifikatu dituzte

Polizia Nazionalak adituen lana nabarmendu du, identifikatze-lanak “60 ordu baino gutxiagoan” egin dituztelako, asteazkeneko tren-istripuaren ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Zientifikoak oraindik identifikatzeko gelditzen ziren hiru gorpuei frogak egiten amaitu du, ondorioz, Santiagoko tren-istripuaren 78 biktimak identifikatuta daude, poliziek jakitera eman dutenez.

Halaber, Twitter sare sozialeko profilean, Polizia Nazionalak adituen lana nabarmendu du, identifikatze-lanak "60 ordu baino gutxiagoan" egin dituztelako, asteazkeneko tren-istripuaren ostean.

Galiziako Justizia Auzitegi Gorenak zehaztu duenez, biktimetako bat frantsesa da. DNA emaitzak itxaroten ari direla kontuan hartuta, esan du, gorpuzki horiek dagoeneko kontatuta dauden biktimei dagozkiela. Era horretan, eta orain ospitalean dauden gaixoen bilakaera jarraituz, hildakoen kopurua 78koa da.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak larunbat honetan Polizia Zientifikoaren lana "paregabea eta eredugarria" izan dela azaldu du, Poliziaren eta Guardia Zibilaren lan "bikaina" ere nabarmendu du. "Pertsonen eta erakundeen laguntza ona"z, betebeharretik arago"z ere hitz egin du.

Fernandez Diazek prentsaurrekoa eman du Ana Pastor Sustapen ministroarekin eta Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidentearekin batera, besteak beste.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea