Gizartea -

Ezbeharra Santiagon

Tren-gidariak ez du Poliziaren aurrean deklaratu nahi izan

Bestalde, makinariak lau kilometro lehenago trena galgatzen hasi behar izan zuela ziurtatu du Gonzalo Ferre Adifeko presidenteak.

Tren-gidaria istripuaren ostean. Argazkia: EFE
Tren-gidaria istripuaren ostean. Argazkia: EFE
Tren-gidaria istripuaren ostean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Jose Garzon Amo Alvia trenaren makinariak ez du Poliziaren aurrean deklaratu nahi izan, horretarako eskubidea baitu, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.

Tren-gidaria abokatuarekin egon da Polizia galdekatzen saiatu denean.

Makinariak lau kilometro lehenago trena galgatzen hasi behar izan zuela ziurtatu du Gonzalo Ferre Adifeko presidenteak.

"Ezbeharra gertatu zen tokira heldu baino lau kilometro lehenago abiadura jaisten hasi behar zuen makinariak, tunelaren irteeran 80 kilometro orduko abiaduran joan behar baitzuen", azaldu du Ferrek.

Segurtasun sistema guztiek funtzionatu zutela azaldu du Ferrek. Hala ere, tren-gidariak bidai orri bat du xehetasun guztiekin, "tren barruan betebehar hori duelako", hau da, "abiadura kontrolatu", bestela "bidaiari bat izango litzateke", Adifeko presidentearen ahotan.

Zuhurtziagabekeria

Bestalde, trenaren makinaria atxilotu egin zuten atzo, 20:00etan, "zuhurtziagabekeria" egotzita, Jaime Iglesias Galiziako poliziaburuak azaldu duenez.

Horren esanetan, makinariak ez du deklaratu oraindik, baina "lehenbailehen" egingo du, bere osasun egoerak galarazten ez badu. 72 orduko epean utziko dute epailearen esku.

Poliziak zehaztu duenez, trenaren kutxa beltza ez dute aztertu oraindik, eta zaintzapean dute oraingoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea