Gizartea -

Tragedia Santiagon

'Beldurgarria izan da'

Martin Rozas ez zihoan 80 pertsona hil diren trenaren barruan, Santiagotik gertu. Baina bere familiaren tabernatik ahal duen guztian lagundu du.

Santiagko tren-istripua. EFE
Santiagoko tren-istripua. EFE
Santiagko tren-istripua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Rozas ez zihoan 80 pertsona hil diren trenaren barruan, Santiagotik gertu. Baina bere familiaren tabernatik, tragedia gertatu den lekutik 50 metrora, ahal duen guztian lagundu du.

Angroiseko taberna horretako bezeroak eta jabeak (150 bizilagun inguru) izan dira bagoira joaten lehenak. Bizilagun horietako batzuek euren eskuekin apurtu dituzte treneko leihoetako kristalak, biktimak erreskatatzeko.

Horietako batzuk, Martinek azaldu duenez, eskuetan hil zitzaizkien, "pena askorekin". "Beldurgarria izan da", esan du.

Tragedia honen beste istoriotako bat Alacanen bizi baina Santiagokoa den Ana Belen Leisek (37 urte ditu) kontatu du, bi seme-alaba ditu. Santiagorako lehenengo bagoian zihoan asteburuan jaunartze baten ospakizuna zuelako.

Tren-istripuaren ostean, lehenengo egin duen gauza bere etxera joatea izan da, lehenengo zentro medikutik pastatu gabe. Istripua bere aitona-amonen etxetik 400 metrora izan da, eta bertan egin behar zuen lo.

Azkenean, bere izebak artatu ostean, Santiagoko Ospitalera joan da, eta bertan dago, begi batean lesioa, hanka batean mina eta buruan kristalek egindako ebakiak dituela.

Soledad Dubra amonak bilobaren istorioa hunkituta kontatu du, begiak malkoz bustita dituela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea