Gizartea -

Istripu larria Galizian

Elkartasuna nagusi mundu mailan, Santiagoko tren-istripuagatik

Eusko Jaurlaritza Galiziaren eskura jarri da "behar duen guztirako", istripuaren larritasuna dela eta, eta bere elkartasuna erakutsi dio. Mariano Rajoyk hiru dolu-egun ezarri iragarri ditu.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Alberto Núñez Feijoo Galiziako presidentea. EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Alberto Núñez Feijoo Galiziako presidentea. EFE
Elkartasun mezu uholdea eragin du istripuak

3:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak, erakundeek eta alderdi politikoetako ordezkariek euren dolumina erakutsi dute Santiagotik gertu izan den tren-istripuagatik. 78 pertsona hil dira eta 130 larri daude.

Iñigo Urkullu lehendakariak elkartasun telegrama bat bidali die Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidenteari eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari, babesa agertuz.

Eusko Jaurlaritza Galiziaren eskura jarri da "behar duen guztirako", istripuaren larritasuna dela eta, eta bere elkartasuna eta Euskal Herri osoarena helarazi die istripuan hildakoen senideei.

Bestalde, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak hiru dolu-egun ezarri ditu Espainian, tren-istripuagatik eta herritarren portaera miresgarria eskertu du, horren ondorioen aurrean.

Rajoyk, istripuaren legua bisitatu ostean, zaurituei azkar sendatzeko esan die, eta biktimen senideei "bakarrik ez" direla izango azaldu die, espainiarren elkartasunak "beti lagunduko" dielako.

Artur Mas Generalitateko presidenteak doluminak helarazi dizkie biktimen senideei, eta Galiziako Gobernuaren esku jarri ditu "zerbitzu guztiak".

Juan Carlos erregeak bere babesa azaldu die zaurituei eta 80 biktimen senideei eta honako hau adierazi du: "Uneotan espainiar guztiak batuta daude".

CCOOk ukatu egin du "behin-behineko zergati bat" bilatzea, eta "faktore guztiak aztertzearen alde" egin du. Azken hori burutzen ari dela azaldu du, eta ondorioak publiko egingo direla gaineratu du.

Siim Kallas Garraioko Europako komisarioak eskutitz bat bidali dio Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroari, doluminak azalduz Santiagoko tren-istripuagatik, eta ikerketa arretaz jarraituko duela azaldu dio.

Horrez gain, ondorengo Estatuetako hainbat estatuburuk euren doluminak helarazi dizkie Espainiako Gobernuari, besteak beste: AEBek, Frantziak, Errusiak, Alemaniak, Britainia Handiak, Portugale, Palestinak, Belgikak, Holandak, Mexikok, Costa Ricak eta Israelek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea