Gizartea -

Tren-istripua Galizian

Horrela kontatu ditugu Santiagoko istripuaren ondorengo orduak

80 lagun hil eta beste 178 zauritu dira, horietatik, 34 zauritu oso larri daude. Errailetik ateratako tren-istripuaren biktimen omenez, Rajoyk hiru dolu egun deitu ditu Estatuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15:00etan: Beste bi bidaiari hil dira azken orduetan, guztira, 80 hildako izan dira istripuan. Halaber, 34 zauritu oso larri daude.

14:15ean: Bidaiari guztiak identifikatu dituzte dagoeneko. 95 lagunek ospitaleratuta jarraitzen dute, horietatik 34 oso larri daude (horietatik 4, adingabe dira).

13:45ean: Segurtasun kamera batek trena errailetik atera den unea grabatu du.

13:35ean: Trenaren gidariari inputatu gisa deklarazioa hartzea agindu du Santiagoko Instrukziozko 3. Zenbakiko Epaitegiaren epaileak. Gidaria Poliziaren esku dago une honetan.

13:30ean: 2013an izandako istripurik larriena izan da Santiagokoa. Bigarrena Kanadan jazo zen, uztailaren 6an (bertan, 47 hildako izan ziren).

Santiago_tren_istripua_accidente_EFE13:05ean: Biktima berrien bilaketa-lanak bertan behera utzi dituzte.

13:00etan: Konboietan aurkitutako azken hilotza atera dute bertatik. Guztira, 73 gorpu aurkitu dituzte zonaldean; gainerako hildakoak ospitaleetan zendu dira.

12:45ean: Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak hiru dolu egun deitu ditu Estatuan istripuan hildako lagunen omenez. Halaber, herritarren "jarrera paregabea" azpimarratu du Rajoyk.

12:40ean: Senitartekoak hildakoei buruzko lehen datu ofizialak jasotzen hasi dira. Familiak Cersia eraikinean jasotzen ari dira informazioa eta, ondoren, Gurutze Gorriko boluntarioek Fonte do Sar behin-behineko beilatokira eraman dituzte.

12:20ean: Juan Jesus Garcia Fraile makinisten sindikatuaren idazkari nagusiak esan duenez, Alvia trenaren istripua "hainbat baldintzen baturaren ondorioa izan da". Halaber, Garcia Frailek adierazi duenez, ezbeharraren lekuan "bihurgune handia dago".

Santiago_tren_istripua_accidente_EFE

Santiago_tren_istripua_accidente_EFE

11:15ean: Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, dirudienez, errailetik ateratako trenaren bidaiari bat ere ez da euskal herritarra.

11:00etan: Julio Gomez-Pomar Renfeko presidenteak adierazi duenez, errailetik ateratako trenari "ikuskapena egin zioten asteazken goizean". Halaber, istripua jazo zen lekuak "segurtasun-sistema du", Gomez-Pomarren arabera, COPE irrati-kateari egindako adierazpenetan.

10:50ean: Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidentea, Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Ana Pastor Sustapen ministroa ezbeharraren tokian izan dira.

10:40ean: Galiziako Xuntak zazpi dolu egun ezarri ditu istripuan izan diren hildakoen omenez. Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidenteak prentsaurrekoa eskaini du Xuntaren ezohiko batzarra izan ostean. Nuñez Feijook doluminak eskaini dizkie biktimen familiei, "mina baretzeko nahikoa ez dela jakinda".

Santiago_tren_istripua_accidente_EFE10:30ean: Hildako kopuruak gora egin du: 78 bidaiari hil dira jada istripuan.

10:00etan: Errailetik irten ziren bi konboi trenbidetik atera eta errepidean utzi dituzte, ikerketa sakona abiatzeko.

09:45ean: 2000tik Europan izandako tren-istripu larriena izan da. Aurrekoa Austrian jazo zen, eta bertan 155 lagun hil ziren, tren funikular batek tunel baten erdian su hartu ostean. Halaber, Estatuan azken 40 urteetan izandako istripurik larriena da.

09:30ean: Iñigo Urkullu lehendakariak doluminak agertzeko telegrama bidali die Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidenteari eta Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari.

07:00etan: Hasierako ikerketen arabera, eta baliteke bihurgune batetik igarotzean gehiegizko abiadurak istripua eragitea. Izan ere, trenaren gidaria onik dago, eta bertatik 180 km/h-ko abiadura zeramala aitortu du (bertako muga 80 km/h-koa izanda).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea