Gizartea -

Herriko tabernen auzia

Otegi herrikoen auzitik kanpo uztearekin ados dago Fiskaltza

Akusatuek 8 eta 12 urteko espetxe zigorrei aurre egin beharko diete, talde armatuan parte hartzeagatik edo kolaborazioagatik.

Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza ados dago Otegi herrikoen epaiketatik kanpo uztearekin. Judizioa urriaren 17an egitea aurreikusi dute, eta, Batasunako bozeramaile ohiarekin batera, beste 39 pertsona daude auziperatuta, ustezko ETArekiko mendekotasunagatik eta herriko tabernekin erakunde armatua finantzatzea egotzita. Otegi ETAko partaidea izateagatik kondenatu zuten "Bateragune auzian", hala, "epaitutako gauza" printzipioa aplikatuko du Fiskaltzak.

Vicente Gonzalez Mota fiskalaren idazkiak azaltzen duenez, Jose Luis Elkoro eta Joseba Mikel Garmendia auzi honetatik kanpo uztea adostu du. Izan ere, horiek biak ere aurretik epaitu dituzte ETAko kideak izatea egotzita. Azkenaren harira, delitu horretatik absolbitu egin zuten 2011ko urtarrilean.

Auzi horiekin, Ministerio Publikoak erakunde terroristako partaideen delituak epaitu nahi dituzte, "baina ez soilik ETAko kideak", baizik eta "biolentzia modu eraginkorrean erabiltzen dituzten antolakundeetako kideak ere".

Akusatuek 8 eta 12 urteko espetxe zigorrei aurre egin beharko diete, talde armatuan parte hartzeagatik edo kolaborazioagatik. Auziak, gainera, 110 herriko tabernen kontra egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea