Gizartea -

Erruduntzat jo dute

40 urteko espetxe zigorra Bretonentzat, bi seme-alabak hiltzeagatik

Epaian, epaimahaiak esandakoa berretsi dute, eta Jose Breton bi hilketa deliturengatik kondenatu dute: 20 urteko espetxe zigorra beteko du, delitu bakoitzagatik.

Jose Bretoni 40 urteko espetxe zigorra ezarri diote, arxiboko irudia.
Jose Bretoni 40 urteko espetxe zigorra ezarri diote, arxiboko irudia.
Jose Bretoni 40 urteko espetxe zigorra ezarri diote, arxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Bretoni 40 urteko espetxe zigorra ezarri diote, 2011ko urriaren 8an Kordoban Ruth eta Jose seme-alabak  hiltzeagatik.

Pedro Vela epaileak Jose Breton bi hilketa deliturengatik kondenatu du, ahaidetasun-larrigarriarekin, eta 20 urteko espetxe zigorra ezarri dio delitu bakoitzagatik. Epaimahaiak esandakoa berretsi du horrela.

Gainera, epaian, epaileak erregu bat egin dio Kordobako Erregistro Zibilari: Ruth eta Jose Breton Ortiz neska-mutilen heriotza 2011ko urriaren 8an izan zela ezartzea eta horien gorpuzkiak Ruth Ortiz Ramosi ematea eskatu dio, berak lurperatu ditzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea