Gizartea -

Laugarren entzierroa

Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte, kontusioak zituztelako

Zaurituak ez daude larri. Bi Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea Bideko Ama Birjinara.

Laugarren entzierroa 2013ko sanferminetako azkarrena izan da. Argazkia: EFE.
Laugarren entzierroa 2013ko sanferminetako azkarrena izan da. Argazkia: EFE.
Laugarren entzierroa 2013ko sanferminetako azkarrena izan da. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru korrikalari ospitaleratu dituzte, kontusioak zituztelako, baina horietako bat ere ez dago egoera larrian. San Fermin jaietako laugarren entzierroan ere, aurtengo azkarrenean, zezenek ez dute inor harrapatu.

E.Y.I. 24 urteko uhartearra Santo Domingotik eraman dute, traumatismo toraziko arina duelako.

J.D.N. Illescaseko (Toledo) 32 urteko gizonak traumatismo bat du eskuineko eskuan, zezen plazara sartu baino lehen kallejoian erori delako.

E.M.B. valentziarra (27 urte) toki berean erori da, eta traumatismo arina du garezurrean.

Zaurituetako bi Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, eta bestea Bideko Ama Birjinara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea