Gizartea -

Entzierroaren kronika

Entzierrorik azkarrena

Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek 2 minutu eta 11 segundoan amaitu dute ibilbidea. Zezenen abiada izugarriaren ondorioz, erorketa ugari eta egoera arriskutsu asko izan dira.

Zezenen abiadura biziak erorketak eta arrisku-uneak eragin ditu. Argazkia: EFE
Zezenen abiadura biziak erorketak eta arrisku-uneak eragin ditu. Argazkia: EFE
Zezenen abiadura biziak erorketak eta arrisku-uneak eragin ditu. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laugarren entzierroa 2013ko sanferminetako azkarrena izan da orain arte: Victoriano del Rio ganadutegiko (Madril) zezenek 2 minutu eta 11 segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Abiadura bizian joan dira, eta, horren ondorioz, erorketak asko eta une arriskutsu ugari izan dira. Zorionez, ez dute inor adarkadatu.

Beti bezala, 08:00etan puntuan atera dira zezenak Santo Domingoko ukuilutik. Ibilbidean aurrera egin ahala, abiadura handiagoa hartu dute, korrikalarien arteko lehen estropezuak eraginda.

Zezen beltz batek aurrera egin du; gainerakoak elkarrekin joan dira, joaldunek zuzenduta, Udaletxeko plazan sartu arte. Mercaderes kaleko bihurgunea arazo barik hartu dute, erorketarik gabe. Korrikalari bat lurrean botata geratu da, baina zezenek ez dute harrapatu.

Estafeta kalean sartzean, arrisku handia izan da: zezen batek lasterkari bat aurretik eraman du, adarren artean. Zorionez, ez du adarkadarik jaso.

Telefonicako zatian, zezen bat erori egin da eta tentsioa izan da. Berehala altxatu da, eta laster egin du bat gainerako zezenekin.

Ilaran, eta zezen bat apur bat atzerago zegoela, sartu dira zezen plazan. Arestian esan bezala, 2013ko sanferminetako entzierrorik azkarrena egin dute Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea