Gizartea -

Epaiketa Kordoban

Paco Etxeberria: 'Etxaldean topatutako hezurrak gizakienak ziren'

Auzitegiko medikuaren arabera, "2 eta 6 urteko umeen gorpuak" erre zituzten bertan.

Etxeberria auzitegiko medikua deklaratzen. Argazkia: EFE.
Etxeberria auzitegiko medikua deklaratzen. Argazkia: EFE.
Etxeberria auzitegiko medikua deklaratzen. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Etxeberria auzitegiko medikuak baieztatu duenez, Jose Bretonek Las Quemadillas etxaldean egindako suan aurkitutako hezurrak gorpuzkiak dira.

Hezur horien lehenengo argazkia ikusi zuenetik 2012ko abuztuaren 14an Madrilen aztertu zituenera arte, "posible izatetik probable eta seguru izatera" igaro zela azaldu du Etxeberriak. Hala ere, aurkitutako haginak gizaki batzuenak zirela "argi ikusi" zuenera arte ezin izan zuen egiaztatu.

Josefina Lamas polizia-perituak egin zuen lehenengo txostenaren arabera, errauts artean aurkitutako hondakinak animalia batzuenak ziren. Etxeberriak handik hamar hilabetera aztertu zituen hezur horiek.

Auzitegiko medikuak jakinarazi duenez, garatu gabeko gizakien eskeletoak erabili zituen aurkitutako hezurrekin alderatzeko. Hala, 142 argazki egin ostean, "argi" ikusi zuen giza jatorrikoak  direla.

Etxeberriak ezin izan zuen zehaztu horien heriotza zerk eragin zuen, baina "modu bortitzean" erail zituztela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Epaiketak Paco Etxeberria azken ordukoa