Gizartea -

Eusko Legebiltzarra

Koordainketari aurre egiteko sistema adostu dute EAJk eta PSEk

Uztailaren 1ean sartuko da indarrean koordainketa eta, ondorioz, euskal gizartearen zati handi batek sendagaiengatik gehiago ordaindu beharko du.

EAJren eta PSEren ordezkaritzen arteko bilera. Artxiboko irudia
EAJren eta PSEren ordezkaritzen arteko bilera. Artxiboko irudia
EAJren eta PSEren ordezkaritzen arteko bilera. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSEk akordio bat lortu dute koordainketak herritarrengan eragin txikiena izateko neurriak hartzeko. Horrenbestez, konpentsazio sistema bat "ahalik eta azkarren" prestatzeko eskatuko diote Jaurlaritzari.

Plan hori 18.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak edota "gaixotasun eta beharrizan objektiboak" dituzten herritarrei zuzenduta egongo dira.

Jaurlaritzari egingo dioten eskakizuna gaurko osoko bilkura onartuko da; izan ere, EAJk eta PSEk 75 eserlekuetatik 42 dituzte.

Koordainketa farmazeutikoa uztailaren 1ean izango da indarrean EAEn eta, ondorioz, egun horretatik aurrera herritarren zati handi batek gehiago ordaindu beharko du sendagaiengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea