Gizartea -

Epaiketa Kordoban

Bretonek 250 litro gasolio erosi zituen haurrak desagertu aurretik

Hala adierazi Bretonek erregaia erosi zuen gasolindegiko hainbat langilek Kordoban egiten ari diren epaiketan.

Breton, akusatuen aulkian. Argazkia: EiTB
Breton, akusatuen aulkian. Argazkia: EiTB
Breton, akusatuen aulkian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Breton, seme-alabak hiltzea egotzita akusatuta dagoen gizonezkoak, 250 litro gasoil erosi zituen haurrak desagertu aurreko bi asteetan. 2011ko urriaren 7an joan zen azken aldiz gasoila erostera eta "bizpahiru" bidoi erosi zituen.

Hala adierazi dute akusatuak gasoila erosten zuen gasolindegiko hainbat langilek Kordoban egiten ari diren epaiketan.

Breton, ustez seme-alabak hil zituelako dago akusatuta. Haurrak Las Quemadillaseko etxaldean gasoilarekin piztu zuen sutara bota izana leporatzen diote.

Taxistak, autonomoak eta garraiolariak hornitzen dituen gasolindegi batean erosi zuen gasoila Bretonek, haren bizilagun batek hala gomendatuta, erregaia prezio hobean erosi ahal izateko. Gaur gasolindegi horretako hiru langilek deklaratu dute epaiketan.

Fiskaltzak 40 urteko kartzela zigorra eskatu du Jose Bretonentzat seme-alabak hil zituela leporatuta. Halaber, ezarriko dioten zigorraren erdia bete arte gutxienez hirugarren gradurik ez emateko eskatu du fiskalak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea