Gizartea -

Osasuna

Zenbat garestituko dira sendagaiak koordainketaren ondorioz?

Urritasunak dituzten pertsonek eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenek ez dute horien parte bat ordaindu beharko.

Botiken koordainketa
Botiken koordainketa
Jaurlaritzak uztailaren 1ean ezarriko du sendagaien koordainketa

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 1ean jarri du indarrean sendagaien koordainketa, Auzitegi Konstituzionalak behartuta.

Neurri horren eraginez, herritarrek garestiago ordainduko dituzte sendagaiak, eta, pentsiodunek, adibidez, ordaindu egingo dituzte, lehen aldiz.

Orain arte, erretirodunek ez zuten ordaintzen sendagaien truke, pentsioa handia edo txikia izan. Uztailaren 1etik aurrera, baina, prezioaren % 10 ordainduko dute.

Dena dela, urteko pentsioa 18.000 euro artekoa bada, hilean 8 euro ordainduko dituzte gehienez. Handiagoa bada, muga 18 eurokoa izango da.

Gaixo kronikoentzat ez dago neurri zehatzik. Horrenbestez, 8-18 euroko muga hori ezarriko zaie.

Langileei dagokienez, orain arte sendagaien % 40 ordaintzen zuten, baina orain % 10 gehiago ordainduko dute, hau da, prezioaren erdia orotara, urteko soldata 100.000 euro artekoa bada. Gehiago irabazten badute, % 60 ordainduko dute.

Langabeek ere gehiago ordainduko dute sendagaien truke, baina, kasu honetan, ezberdindu egingo dute prestazioa dutenen eta ez dutenen artean. Hori horrela, prestazioa jasotzen dutenek langileek bezainbeste ordainduko dute. Berrikuntza prestaziorik ez dutenekin etorri da, ez baitute ezer ordainduko.

Beste salbuespen bat: kotizazio gabeko pentsioa dutenek ere ez dute ezer ordainduko. Euskadin, 12.000 pertsona daude pentsio mota horrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia bideoak Gizartea bideoak Osasunari buruzko albisteak Medizinak albisteak Farmaziak