Gizartea -

Internet

.eus domeinua, bost urtetako ibilbidearen emaitza

ICANNen onarpena lortu ostean, Lehen Mailako Estatuko bigarren domeinu bihurtu da .eus. Izan ere, 2005ean Kataluniak .cat domeinua lortu zuen.

.eus domeinua, dagoeneko Interneten eskuragai. Argazkia: Puntueus Elkartea
.eus domeinua, dagoeneko Interneten eskuragai. Argazkia: Puntueus Elkartea
'.eus' domeinua izango da Interneten, hemendik aurrera

0:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PuntuEus Elkartea 2008ko apirilaren 2an jaio zen, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen [ EEKK ] ordezkari izateko asmoz. Alor desberdinetako 50 bat erakundek osatzen dute EEKK, tartean, EHU, Euskaltzaindia eta EiTB. Elkarte horrek .eus domeinua lortzeko eskaria aurkeztu zuen ICANN erakundearen aurrean.

ICANN 'Internet Corporation for Assigned Names and Numbers' izenari dagokion akronimoa da. Besteak beste, IP helbideak esleitzeaz eta domeinu-izenen sistema kudeatzeaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da. Eskaria urtebete aztertzen eman ostean, Puntueus Elkarteak onarpena lortu berri du, "urteetako lana eta pazientzia eskatu duen prozesuari" amaiera emanez. "Internetek, kultura-aniztasuna mailarik gorenean kokatzen du eta, kultura-aniztasun horren baitan, gaur egun euskarak eta euskal kulturak Interneteko aterpe teknologiko propioa izan dezakete", azaldu dute Puntueus Elkarteko bozeramaileek, "ikur hori euskara eta euskal kultura sustatzeko tresna izango da eta, hori horrela, .eus domeinua mundu mailako hizkuntza normalkuntzarako tresnatzat ulertzen dugu, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen baitu".

.eus domeinua Lehen Mailako Estatuko bigarren domeinu bihurtu da. Izan ere, 2005ean onartu zuen ICANNek hizkuntza eta kulturen komunitateei lotutako lehen domeinua: .cat, hizkuntza eta kultura katalanaren Lehen Mailako Domeinua.

Halaber, helburu bera izanda, ibilbide bera egiten hasi dira beste hizkuntza eta kultura komunitate batzuk: galegoa (http://www.puntogal.org), bretoiera (http://www.pointbzh.com/) eta galesa edo kymbruera (http://www.dotcym.org/home/).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea