Gizartea -

Uztailaren 6an

Eduardo Vall sanferminetako txupinazoa jaurtiko du

ONCEko ordezkari batek PSNko zinegotzia lagunduko du; izan ere, erakundeak bere 75. urteurrena bete du aurten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Fermin jaiei hasiera emango dien txupinazoa Eduardo Vall zinegotzi sozialistak jaurtiko du uztailaren 6an, Iruñeko Udalak jakitera eman duenez.

Enrique Maya Iruñeko alkateak suziria jaurtitzeko ardura talde sozialistari laga dio, eta PSNk Eduardo Vall zinegotzia aukeratu du.

Horrela, alkateak idatzita ez dagoen ohiturari jarraipena eman dio. Legealdiko lau urteetan ordezkaritzarik handiena duen taldetik txikienera suziria jaurtitzeko ardura txandakatzen dute.

ONCEko ordezkari batek PSNko zinegotzia lagunduko du; izan ere, erakundeak bere 75. urteurrena bete du aurten.

Uztailaren 6ko txupinazoa agintaldiko hirugarrena izango da. Iaz Iñaki Cabases Nafarroa Baiko zinegotziak jaurti zuen eta 2011n Enrique Maya Iruñeko alkateak berak, kargua hartu eta aste gutxi geroago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea