Gizartea -
Bilbon
San Mamesen agurreko materiala zeraman kamioia lapurtzen saiatu dira
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du, eta lapurreta saiakera eta bide segurtasunaren kontrako delitua egotzi dizkio.
Erredakzioa
Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du ostegun goizaldean, San Mamesen agurreko ekitaldian erabilitako materiala zeraman kamioi bat lapurtzen saiatzea egotzita.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 02:00ak inguruan atxilotu dute gizonezkoa Bilboko Luis Briñas kalean, eta lapurreta saiakera eta bide segurtasunaren kontrako delitua egotzi dizkiote.
Antza denez, gizonezkoa kamioiaren kabinan sartu zen, eta gidabaimenik ez bazuen ere, ibilgailua martxan jartzea eta 15 metro aurrera egitea lortu zuen, harik eta segurtasun langile batek geldiarazi zuen arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea