Gizartea -
Sarrikon
Gizon bat hil da Bilbon, etxebizitza batean lanean ari zenean
Txinako gizonak kolperen bat jaso du ezbeharraren ondorioz, baina lan-istripua izan denik ez dute oraindik baieztatu.
Erredakzioa
Gizon bat hil da arratsaldean, Bilboko Sarriko auzoan. Antza denez, etxebizitzan obraren bat egiten ari zenean istripua izan du biktimak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
14:35 aldera abisua jaso du Segurtasun Sailak. Ezbeharra Erdikoetxe kalean jazo da.
Txinako gizonak kolperen bat jaso du ezbeharraren ondorioz, baina lan-istripua izan denik ez dute oraindik baieztatu. Gizona suspertzen saiatu dira, baina hil egin da. 16:45 aldera gorpua eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea