Gizartea -

Testigantzak

Zen4 gimnasioko bizilagunak: 'Hiltzaile bat izan dugu aurrean'

"Pertsona lasaia zirudien", "inoiz ez zuen arretarik deitzen" eta "horrelako gauzak etxetik urrun baino ezin zirela gertatu uste genuen", dira testigantza errepikatuenak.

Ertzaintzak Zen4 gimnasioa miatzen segitzen du. Argazkia: EFE
Ertzaintzak Zen4 gimnasioa miatzen segitzen du. Argazkia: EFE
Ertzaintzak Zen4 gimnasioa miatzen segitzen du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Carlos Aguilarren gimnasio inguruan bizi edo lan egiten duten pertsonak "harrituta" segitzen dute "hiltzaile bat" izan dutelako aurrean.

Zen4 gimnasioaren aurrez aurre dagoen denda bateko langilea da Izaskun. Lokal horretan inoiz ez zela arazorik izan eta Aguilarrek pertsona "lasaia" ematen zuela adierazi du.

"Sinestezina da hor aurrean hiltzaile bat izan dugula pentsatzea", erantsi du.

"Gimnasioak jarduera ohikoa zuen: jendea kirol poltsekin sartzen eta irteten eta umeentzako klasek arratsaldeetan; jabea antza pertsona ezaguna da borroka-arteen munduan; nik bistaz ezagutzen nuen", azaldu du.

Fernando gimnasiotik hurbil dagoen eraikin batean bizi da. Harrituta agertu da: "Horrelako gauzak etxetik urrun soilik gerta daitezkeela ematen du, baina hemen jazo da".

Juan Carlos Aguilarren klaseetara joaten zen ume baten aita ezagutzen duela kontatu du: "Atxilotua pertsona normala zen, baina horma bat labanaz eta lantzaz beteta zeukan eta horrek harridura sortzen zuen".

"Umeari beste mutil gazte batek ematen zizkion klaseak, baina noizbehinka atxilotua agertzen zen eta duela gutxi borroka-arteen erakustaldia eskaini zuen gimnasioan", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea