Gizartea -

Larunbatean

Iñaki Azkuna Basurtun ospitaleratu dute

Bilboko alkatea ondoezik zegoelako joan zen Basurtuko ospitalera, eta bertan dago larunbatetik.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea Basurtuko ospitalean dago. Ebakuntza bat egin ostean, maiatzaren 28an senda-agiria eman zioten, baina berriro ospitaleratu dute.

Udaleko iturriek esan dutenez, larunbatean joan zen ospitalera ondoezik aurkitzen zelako eta medikuek bertan uztea erabaki zuten froga batzuk egiteko.

Iturri berek esan dutenez, datozen orduetan senda-agiria ematea espero dute.

Maiatzaren 6an ebakuntza egin zioten Basurtuko ospitalean, zehazki digestio-kirurgia taldeak egin zion ebakuntza, eta 2003an atzeman zioten prostata minbiziarekin zerikusirik ez zuela ziurtatu zuten. Minbizia diagnostikatu ziotenetik hainbat tratamendu izan ditu Bilboko alkateak, baina ez du inoiz kargua utzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna