Gizartea -

Bizkaiko ikastolen aldeko jaia

Ibilaldiaren 'giro zoragarria' azpimarratu du Asti-Leku ikastolak

'Aldapa leunduz' lelopean, milaka euskaltzale bildu dira igande honetan Portugaleten Bizkaiko ikastolen aldeko jaiaz gozatzeko.

2013ko Ibilaldia jaiko bideoklipa. Argazkia: EiTB
2013ko Ibilaldia jaiko bideoklipa.
Aurreikuspen guztiak bete dira Portugaleteko Ibilaldian

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ikastolen aldeko festa hartu du Portugaletek. "Aldapa leunduz" lelopean Asti Leku ikastolak antolatu du aurtengo Ibilaldia.

Cristina Roy Ibilaldiko koordinatzaileak azaldu duenez, gaurko festan bildutako dirua ikastola bera handitzeko erabiliko dute.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak, gainerako agintariekin batera, festaren hasiera ekitaldian parte hartu dute. Urkullu lehendakaria Asti Leku ikastolako irakasle izan zen, eta ikastolako arduradunak zoriondu ditu 2013ko Ibilaldia antolatzeagatik. Halaber, elkarrekin bidea egitearen alde agertu da, eta euskararen izaera modernoaren aldeko aldarria egin du.

Bestalde, akordiorik ezean, LOMCE legea erretiratzeko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak jakinarazi duenez.

Parte-hartze handia

Portugaleteko Asti-Leku ikastolak "milaka euskaltzaleen" parte hartzea azpimarratu du. Ohar baten bidez, ikastola horrek ordezkari instituzionalen babesa eskertu du. Halaber, egun osoan "giroa zoragarria" izan dela nabarmendu du. Horri esker, ekitaldiz beteriko egitaraua izan da, tartean, kontzertuak, kirolak, pailazoak, tailerrak eta dantzak.

Asti-Lekuk aitortu duenez, Ibilaldiaren antolakuntza "erronka handia izan da, baina herriak ongi erantzun du, eta gure itxaropenak bete dira".

2014ko Ibilaldia Gernikako Seber Altube ikastolak antolatuko du.

Egitaraua

Bost gunetan banatutako 7,5 kilometroko ibilbidea prestatu du Asti Leku ikastolak, eta gune horietako bi Sestaon eta Santurtzin jarri dituzte. Egun osoan zehar, umeentzako jolasak, azokak, berbenak, dantzak eta txistulariak izan dira jaia girotzen, eta ohi bezala, kontzertuek ere leku garrantzitsua beteko dute.

Goizetik Makala eta Oihan Vega aritu dira musika jartzen, eta eguerditik aurrera hainbat euskal talderen kontzertuak egon dira. Hala, Gatibu, Emon, Trikizio, Zarama, Hesian, Skasti eta Kherau taldeen musika entzun da. Azken talde honek egin du aurten Ibilaldiko kantua.

Kontsultatu Ibilaldia 2013ko kontzertuak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Bizkaiko ikastolen jaia Portugalete berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian?