Gizartea -

Energia nuklearra

Garoñaren inguruko erabakia berriro atzeratu du CSNk

CSNk ez du adostasunik lortu Garoñako zentral nuklearrari epea luzatu edo ez erabakitzeko orduan. Horrela, eztabaidak ostegun arratsaldean jarraituko du.

Garoñaren ustiapena luzatzea eskatu du Nuclenorrek. Argazkia: eitbcom
Garoñaren ustiapena luzatzea eskatu du Nuclenorrek. Argazkia: eitbcom
Garoñaren ustiapena luzatzea eskatu du Nuclenorrek. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) ez du adostasunik lortu Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrari epea luzatu edo ez erabakitzeko orduan. Horrela, CSNko iturriek azaldu dutenez, eztabaidak ostegun arratsaldean jarraituko du.

Kontseilua astelehenean bildu zen, baina ez zuen erabakirik hartu. Erabaki bat errazteko txosten tekniko gehiago eskatu zituen.

Asteazken honetan, goizean, txostenak aztertu eta informazio gehiago eskatu du CSNk. Hala ere, 20:00ak aldera bilera atzeratzea erabaki dute.

Garoñako (Burgos) zentral nuklearra kudeatzen duen enpresak, Nuclenorrek, uztailaren 6an zentrala ixteko agindua baliogabetzea eskatu dio Espainiako Gobernuko Industria Ministerioari, ustiapen baimena luzatzea eskatzea aztertzen ari baita.

CSNk astelehenean eman behar zuen erabakia, baina azkenean gaur arte atzeratu zuten, txosten gehiago eskatu zituztelako.

Nuclenorrek egindako eskaerari buruzko ebazpena ekainaren 1a baino lehen plazaratzeko eskatu dio Industria Ministerioak CSNri.

Ondoren, urtebetez Garoña ustiatzeko baimena eskatzeko data zehaztuko du Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak, zentral nuklearrak argindarra ekoitziko ez duen arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea