Gizartea -

Radio Euskadin

Wert Legearen aurrean 'erantzun bateratua' eskatu du EH Bilduk

Dani Maeztuk esan duenez, PPk "zentralizatzeko asmoa duten lege-proiektuak sustatu ditu". Horren aurrean, "Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztea ezin da erantzun bakarra izan", adierazi du.

Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidea, Radio Euskadin. Argazkia: eitbcom
Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidea, Radio Euskadin. Argazkia: eitbcom
Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkidea, Radio Euskadin. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Ministroen Kontseiluan onartutako Wert Legeari "erantzun bateratua" emateko proposatu du Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak. Radio Euskadin eskainitako adierazpenetan Maeztuk esan duenez, "lege horrek 'guztiontzako kafea' dakar, berdin dio etxeko lanak ongi ala txarto egin ditugun".

Horren harira, Maeztuk gogora ekarri duenez, "eskola-porrotan oinarritutako erreforma da, Estatu mailan % 25ekoa dena, baina EAEn, berriz, % 15ekoa". Gainera, "erreformari kutsu ideologikoa emateko aukera aprobetxatu dute, erlijioa ebaluatuko duten irakasgaia delako".

Bestalde, EH Bilduko legebiltzarkideak salatu duenez, PPk "zentralizatzeko asmoa duten lege-proiektuak sustatu ditu". Horren aurrean, "Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztea ezin da erantzun bakarra izan", adierazi du Maeztuk. Hala ere, Maeztuk nabarmendu duenez, "ulergarria da gainerako erkidegoetzako, Murtzia, Kantabria, esaterako, bide bakarra izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea