Gizartea -

Legebiltzarra

Darpon: 'Donostiako Onkologikoa ez da hobetuko Osakidetzan sartuta'

Joan den martxoan Legebiltzarrak proposamen bat onartu zuen Donostiako Onkologia-institutua Osakidetzan sartzeko, baina ekimenak ez zuen EAJren babesa lortu.

Donostiako Onkologia-institutua.
Donostiako Onkologia-institutua.
Donostiako Onkologia-institutua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Osasun sailburuak esan duenez, "Donostiako Onkologia-institutuak ez luke hobera egingo Osakidetzan sartuta". Horrenbestez, Jaurlaritzak bere apustuari heltzen jarraituko diola azpimarratu du, hau da, Onkologikoaren eta Donostiako Ospitale Unibertsitatearen arteko bategite funtzionala lortzea.

EH Bilduk eskatuta, Osasun sailburuak agerraldia egin du gaur goizean Legebiltzarrean; izan ere, joan den martxoaren 7an Gasteizko Ganberak proposamen bat onartu zuen Donostiako Onkologia-institutua Osakidetzan sartzeko, baina ekimenak ez zuen EAJren babesa lortu.

Darponek ez dio "inolako abantailarik" ikusten Onkologikoa sare publikoan integratzeari. Gainera, Alderdi Sozialistari leporatu dio aurreko legegintzaldia zentro horren jarduera gutxitu izana.

Jaurlaritzak Onkologikoa baztertuta utziko ez duela ere esan du eta, ondorioz, finantzazioarekin (Jaurlaritzak % 85eko ekarpena egiten du eta Kutxak % 15ekoa) jarraituko duela berretsi du; izan ere, abenduaren 31an bukatuko den kontratua 2018ra arte luzatzeko lanean ari dira.

Bestalde, Guillermo Viñegra Osasun sailburuorde eta Onkologikoaren Patronatuko kideak jakinarazi duenez, bilerak egiten ari dira aipatu institutua eta Donostiako Ospitale Unibertsitatea integratzeko, "betiere kalitatezko arreta onkologikoa bermatuta egoteko helburuarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa