Gizartea -
Abiadura Handiko Trena
Jaurlaritzarentzat 'akatsa' da AHT 'edonon' eraiki nahi izatea
Ana Oregi Ingurugiro sailburuaren ustez, "oso kezkagarria" da sarearen gainerako zatietan Eusko Jaurlaritzak daraman "erritmo bera ez jarraitzea".
Erredakzioa
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailburuaren ustez "kezkagarria" da Abiadura Handiko Trenarekin Espainiako Estatuan gertatzen ari dena eta Madrilgo Gobernuaren "kalkulu akatsa" da trena "edonon" eraiki nahi izatea.
Sailburuak Onda Vascan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Jaurlaritza bere konpromisoak betetzen ari da Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eraikuntzan, baina "oso kezkagarria" da sarearen gainerako zatietan "erritmo bera ez jarraitzea".
Oregiren arabera, Espainiako Gobernuaren "eredu indiskriminatuaren" eraginez, abiadura handiko trena "edonora" eraman nahi izan dute, eta hori "kalkulu akatsa" izan da.
Sailburuak baieztatu egin du Sustapen Ministerioak AHT Gasteizen, Bilbon eta Donostian nola sartuko den aztertuko duten batzordeak eratuko dituela.