Gizartea -

Istripua

47 urteko emakume bat hil da Aizkorriko mendigunean

30 metroko altueratik erori eta gero hil da Gasteizeko emakumea.

Emakume bat hil da Aizkorrin. Argazkia: Segurtasun Saila
Emakume bat hil da Aizkorrin.
Ertzaintzak Aizkorriko erreskatearen irudiak zabaldu ditu

0:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da larunbat arratsaldean Aizkorriko mendigunean gertatu den istripuan.

Ertzaintzak eitb.com-i jakinarazi dionaren arabera, 30 metroko altueratik erori eta gero hil da.

16:30etan jaso du abisua Ertzaintzak eta helikoptero bat eta erreskate taldea bertaratu dira. Petroleras izeneko zonaldean, Aizkorriko mendigunean gertatu da istripua eta larrialdietarako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Emakumezkoak 47 urte zituen eta Gasteizeko bizilaguna zen.

Gorpua bertatik ateratzea lortu dute eta Arkautira eraman dute. Gasteizeko Auzitegiko Patologia Zerbitzuan autopsia egingo diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea